Teknopolis
Elhuyarrek hainbat ekintza antolatuko ditu Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna ospatzeko
2021/02/04 Otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun …
Teknopolis eta Elhuyar aldizkaria, kazetaritza-sariketa banatan hautagai
2019/11/29 Teknopolis eta Ana Galarraga Aiestaran hautagai izan dira, hurrenez hurren, Boehringer medikuntza-kazetaritza sarietan eta Rikardo …
Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Egunean
2019/02/08 Emakumezkoek zientzian berdintasunezko parte-hartzea izateko helburuarekin, otsailaren 11 Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen …
Teknopolis
- Teknopolis Elhuyar Fundazioak ekoizten duen telebista-saioa da. 1999an jaio zen, eta, geroztik, astero ematen da, euskaraz ETB1ean, eta gazteleraz ETB2an. Publiko orokorrari zuzenduta dago, eta Euskal Herriko eta mundu osoko zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren berri ematea du helburu. Erreportajeak, elkarrizketak, egungo albisteak eta oinarrizko zientzia-azalpenak eskaintzen ditu, era atsegin eta entretenigarrian. Saioaren aurkezlea Iñaki Leturia da 2019. urtean. 20 sasoitik gora egin dituzte jada. Hauek ere lan egiten dute programan: Aitziber Agirre (aurkezlea), Maider Egues (aurkezle eta zuzendaria), Alfontso Mujika, Oier Araolaza eta Guillermo Roak (marrazkiak. 3D animazioak eta erreportajeak). 2019an, saioaren 20. urteurrenean, iragarri zen Teknopolis aurrerantzean lankidetzan arituko zela Euskal Herriko Unibertsitatearekin. Zientzia dibulgazioa egiteaz gain, programak zientziarako bokazioak sustatzea ere helburu zuela adierazi zuten Elhuyar Fundaziokoek, batez ere emakumezko gazteen artean.