Jabier Agirre

CAF-Elhuyar sariak 2021: ezagutza da txertoa

Elhuyar aldizkaria

2021/04/28 “Ezagutza da txertoa” lelopean banatu ziren atzokoan CAF-Elhuyar sariak, Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan, Donostian. Inoiz …
“Euskarak eduki dezala behar eta merezi duen lekua; horren lekuko izan nahiko nuke”

Elhuyar aldizkaria

2021/06/01 Jabier Agirre Lasartek (Donostia, 1952) jaso du aurten Elhuyar Fundazioaren patronatuak ematen duen Merezimendu Saria. …

Jabier Agirre

  • Jabier Agirre Lasarte (Donostia, 1952ko martxoaren 6a) euskal herritar medikua da. Euskalgintzan lan oparoa egin du. UZEIko Terminologia Saileko teknikari gisa aritu zen 1983-2017 artean,; jarduera nagusia hiztegigintza espezializatua izan zuen bertan, medikuntza, osasun eta kirol arloetan bereziki, baina, horretaz haratago, ikasmaterialak prestatzen ere parte hartu zuen. 1991n Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) sorreran parte hartu zuen eta 2011 arte bertako lehendakari izan zen. 2021eko apirilaren 27an Elhuyar Fundazioaren Merezimendu Saria jaso zuen bere ibilbidean «zientzia dibulgazioan eta euskararen normalizazioan egindako lana» aitortuz. Osasun-arloko dibulgazio zientifikoa egin du euskarazko komunikabide orokor nahiz espezializatuetan, besteak beste Argia eta Elhuyar aldizkarian, Egunkaria eta Berria, Euskadi Irratian edo ETB1eko Egonean Giro, Horrelakoa da bizitza eta Txoriene saioetan. Egun Klaudio Landak aurkeztutako Eztabaidan saioan parte hartzen du.
  • Generoa: gizonezko
  • Jaioterria: Donostia
  • Jaiotze data: 1952-03-06
  • Herritartasuneko herrialdea: Euskal Herria
  • Jarduera: hiztegigile, mediku,