hezur-muin

Loaren eskasiak alzheimerraren garapena bizkortzen du

Elhuyar aldizkaria

2019/01/24 Jakina da lo-eskasiak eta alzheimer gaixotasunak badutela nolabaiteko erlazioa, baina zientzialariek ez dute jakin izan …
Hezur-muineko transplanteak GIBa desagerrarazteko duen gaitasuna, ikergai

Elhuyar aldizkaria

2018/04/16 Leuzemia tratatzeko hezur-muinaren transplante bat jaso ondoren, GIBa detektaezin bihurtu zaie zenbait pazienteri. Ondorio horren …

hezur-muin

  • Hezur-muina immunitate-sistema primarioa osatzen duten bi zatietako bat da, timoarekin batera. Anatomikoki, hezurren barrualdean dagoen ehun malgua da, erdi solidoa eta erdi likidoa, eta bi mota nagusi ditu: muin gorria, odolaren zelulak sortzen dituena, eta muin horia, gantz zelulez osatutakoa. Gorputzeko hezur handietan dago hezur-muina: burezurrean, aldakan, bularrezurrean, saihets-hezurretan.... Oso funtzio garrantzitsua dauka globulu gorrien ekoizle moduan, batik bat hezur handietan kokatutako muinak. Leukozitoek eta plaketek ere hezur-muinean dute haien jatorria.