Giza eboluzioa
Atapuercako sedimentuetatik neandertalen DNA eskuratu dute, fosilen beharrik gabe
2021/04/15 Science aldizkariak Atapuercako ikerketa esanguratsu baten berri eman du: Estatuen Galerian neandertalen DNA eskuratzea lortu …Gure espeziearen eboluzioa ulertzeko aurkikuntzak, bata bestearen atzetik
2018/03/01 Hiru ikerketa arkeologiko garrantzitsu argitaratu dira, oso denbora-tarte txikian. Lehena, Misliya kobazulokoa da (Israel). Han …Giza eboluzioa
- Giza eboluzioa ulertzeko alde batetik Homo generoa bera ikertu behar da, baina baita ere hainbat hominido eta hominino, Australopithecus gisa. Gizaki modernotzat Homo sapiens bera jotzen da. Orain dela 130.000 urte baino gehiagoko fosilei, antzinako ezaugarri batzuk oraindik gordetzen dituztenak Homo sapiens idaltu (Gizaki jakintsu zaharra) izenarekin identifikatu ohi dira. Anatomikoki modernotzat jo daitezkeen gizakiak orain dela 130.000 urte agertu ziren Afrikan.Gaur egun bizirik dauden espezierik gertuenak Pan generoko bi animalia dira: Pan paniscus (Bonoboa) eta Pan troglodytes (txinpantzea). Txinpazea eta gure geneak 1,24%-ko ezberdintasuna daukate eta gorilarenak eta gureak 1,62%-a. Txinpanzeek eta bonoboek arbaso bera dute eta duten antolaketa dela eta bereizten dira nagusiki: (beste ezaugarri anatomiko batzuk ere badituzte, hala ere) Bonoboa matriarkala da eta txinpantzea patriarkala da. Genoma osoaren sekuentziazioa eginda R. J. Brittenek egiten duen ikerketan honakoa esaten du: . Beste ikerketa batzuek ere antzeko datuak eskaintzen dute. Lan horiek hartuta gizakien linajea txinpanzeenetik orain dela 5 milioi urte gutxi gorabehera bereiztu zela aurkitu da eta goriletatik orain dela 8 milioi urte. Txaden aurkitutako hominido burezur bat (Sahelanthropus tchadensis gisa klasifikatua) orain dela 7 milioi urtekoa da eta beraz baliteke bereiztasuna lehenago eman izana.Gaur egun gizakiaren eboluzioaren inguruan bi teoria garrantzitsu daude. Lehenengoak, Afrikatik kanpora hipotesia, gizakia Afrikan sortu zela dio eta bertatik kanpora joan zela zeuden beste Homo guztiak ordezkatuz. Hipotesi multiregionalak dioenez gizakiaren eboluzioa leku batean baino gehiagotan eman zen aldi berean hominido populazio ezberdinetatik abiatuz.Lynn Jorde eta Henry Harpending genetistek proposatu dutenez gizakien barnean dauden DNA aldaketak oso txikiak dira hurbileko beste espezie batzuekin alderatua. Hau azaltzeko Pleistozenoa bitarte gizakien populazioak oso txikia izan behar zuela ondorioztatu da, agian 10.000 baino gutxiago eta aukerak daude 1.000 inguru izateko. Horrela oso aldakortasun genetiko txikia egongo litzateke. Hau azaltzeko Toba katastrofearen teoria erabili da; Toba sumendia orain dela 75.000 urte inguru lehertu zen, eta gure populazioa asko murriztu zen; 10.000 pertson baino gutxiagora. Badirudi gure populazio guztia Afrikan bakarrik zegoela momentu horretan, nahiz eta gure lehengusuak eurasian zeuden. Gizakiaren eboluzioan aldaketa morfologiko eta fisiologiko garrantzitsuak egon dira Homo eta Pan berezi zirenetik. Lehenengo aldaketa (bai denboran eta bai definizioan erabiltzen delako) Hominina azpileinua definitzeko erabiltzen dena da. Aldaketa hau bi hanken gainean ibiltzera moldatzea litzateke, zuhaitzetako (denbora guztian edo zati batean) bizitza batetik. Horretarako hainbat aldaketa eman ziren belaunen valgusean, gorputzaren goialdearen indarrean eta besoen eta hanken arteko luzeran (hanka luzeak besoekin alderatua). Honen ondoren burezurraren tamaina eta horrekin batera burmuinarena handitu ziren. Gaur egun tamaina hau 1.400 cm³ inguruko bolumena da, gorila eta txinpantzeetan baino askoz handiagoa. Gainera eskuen erabileran hobekuntza nabarmenak egon ziren, hortzeriaren tamaina murrizten zen bitartean. Letaginaren txikiagotzea eman da. Laringearen eta hezur hioidearen jaitsiera ere eman zen, hitz egiteko gaitasuna ematen duena. Garapenari loturik burmuinaren hazte tamainan heterokronia bat ematen da, ikasteko prozesua luzatuz (haurtzaroa luzatzen baita). Burmuinaren tamainaz gain honen berrantolaketa bat ere eman zen, adibidez hitz egiteko beharrezkoak diren Brokaren area eta Bernickeren arearen tamaina eta egoera. Frogatuta dago Neanthertal geneak ditugula, beraz, europa eta asian gure espeziea eta Neanderthalak sexu harremenak izan zituzten (hau urte askoz izan genuen eztabaida sutsua izan zen). Aurki egiaztatu da 2 tipo diabeteza,Crohn, lupus eta zirrosisa euren genetatik datozela. Denisoba gizakiarekin ere sexu harremenak izan genituen eta Asia hegoekialdeko populazio % 3ko genak ditu elkarketa honetatik. Gizakion genomaren % 8a retrovirus egina dago. 98.000 zati eta elementu ERV dauka gure genomak eta gure eboluzioaren momentu ezberdinetatik datozte. Gizaki emeetan (emakumea) aldaketak daude obulazioan eta honen bukaeran estrogeno kopurua 1/3 baino ez da jaisten, beste primate batzuetan ia guztiz desagertzen den bitartean. Badirudi gizakiok bizi eboluzio ezberdina daukagula, gure harbazoekin edo Pan taldeko animaliekin alderatuta. bataz beste bi urte ematen ditugu titia jaten eta gero ume etapa luze bat bizi dugu. Nerabe etapa ere oso luzea daukagu. Gizakiak gainera kultura materiala du eta hauek edukitzeak estatusa ere adierazten du. Aldaketa guztien ordenak eztabaida sutsuak pizten ditu gaur egun.