entzefalo

Entzefaloa eta barrabilak, diruditen baino antzekoagoak

Elhuyar aldizkaria

2021/06/11 Portoko eta Birminghamgo unibertistateetako ikertzaileen arabera, giza ehun antzekoenak entzefaloarena eta barrabilena dira. Haien esanean, …

entzefalo

  • Entzefaloa edo garuna bizkarrezur-muinaren aurrealdeko zabalgune bat da, ornodunen nerbio-sistemaren organo gorena eta garrantzitsuena dena. Izan ere, bertan prozesatzen da bost zentzumenek jasotzen duten informazio guztia, eta giza-portaeran eta jokaeran eragina duten hainbat aldagaik (adimena, oroimena, pentsamendua eta gogoa, senak...) entzefaloan dute erroa. Halaber, entzefaloa gorputzaren mugimenduen kontrolaz arduratzen da. Gizakiaren (eta oro har, ornodun guztien) nerbio-sistema zentralak bi egitura nagusi ditu: entzefaloa eta bizkarrezur-muina. Entzefalo barruan burmuina, garuntxoa eta bizkarrezur-erraboila daude. Era berean, hiru zatik osatzen dute ornodunen entzefaloa: prosentzefaloa (aurreko entzefaloa), mesentzefaloa (erdiko entzefaloa) eta erronbentzefaloa (atzeko entzefaloa).