}

Zergatik egiten dugu aharrausi?

2000/03/29 Elhuyar Zientzia

Aharrausi ia ornodun guztiok egiten dugu une batean edo bestean, baina zergatik egiten dugun guztiz argitu gabe dago oraindik.

Logaleak gaudenean edo gose garenean egiten dugu aharrausi bereziki, eta bi dira azalpen posibleak: Teoria baten arabera, logale- edo gose-egoera horietan arnasketa motelagoa da eta odoleko karbono dioxidoaren maila igo egiten da. Eta aharrausia omen da odoleko oxigeno-maila igotzeko erabiltzen dugun nahi gabeko mekanismoa.

Beste batzuen ustez ordea, ingurukoen arreta gureganatzeko erabiltzen dugun mekanismoa da aharrausia, mekanismoa-soziala beraz. Edota birika-poltsak puztuta mantentzeko mekanismoa bestela.

Eta aharrausi-kontutan sartuta gaudela, zergatik ote da kutsagarria? Oxigeno faltaren teoria onartzen bada, ez dirudi oso sinesgarria guztiok aldi berean oxigeno falta izatea, baina, gela batean pertsona talde bat badago, litekeena da karbono dioxidoa pilatzea eta aharrausi egiteko behar kolektiboa sortzea, eta guri oxigenoa falta bazaigu, ondoan daukagunari ere faltatzea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia