}

Usaimena eta sena deskonektatuta

2007/11/08 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Tokioko ikertzaile batzuek aurkitu dute saguek jaiotzatik bereizten dituzten usainek eta gerora ikasitakoek bide ezberdinak egiten dituztela nerbio-sisteman. Izan ere, neurona-mota jakin bat dute usain-mota bakoitza transmititzeko, sudurretik garunerako bidean.

Neurona horiek guztiak usaimen-epitelioan daude, baina bi gunetan banatuta, gune dortsalean eta gune bentralean. Japoniako ikertzaileek aurkitu dute gune bakoitzean neurona-mota jakin bat dagoela: gune dortsaleko neuronek jaiotzatik bereizten diren usainak transmititzen dituzte, eta gune bentralekoek, berriz, ikasitako usainak. Hori aurkitzeko, gune dortsaleko neuronarik ez duten saguak sortu dituzte. Sagu horiek gai dira harraparien usaina usaintzeko, baina galduta dute horrekin batera sentitu beharreko beldurraren sena.

Argazkia: Ko eta Reiko Kobayakawa

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia