}

Nola bilakatu laukizuzena karratu?

1985/12/01 Goñi, Jesus Mari | Etxeberria, J. Iturria: Elhuyar aldizkaria

Nola bilakatu laukizuzena karratu? Erantzuna aurkitzeko jarraitu beharreko bidea zenbait etapatan banatuko dugu.

Erantzuna aurkitzeko jarraitu beharreko bidea zenbait etapatan banatuko dugu.

    Laukizuzenaren oinari: a esaten badiogu eta altuerari b azaleraren balioa axb formulaz etorriko da adierazia. Orduan, azalera hori duen karratu bat osatzeko alde bakoitzari eman beharreko balioa a.b izango da.
  • Beraz, lehen genuen problematik problema berri batera igaro gara. a eta b balioak ezagutuz gero nola osatu a.b balioa.

Saia gaitezen horretan.

1. irudian:

OA=1 unitatea
AB = a balioa (konpasez eramana)
OA'=b balioa (konpasez eramana)
A'B'= x
AB eta A'B' perpendikularrak dira OM linearekiko

Ondoren:

B'D = unitatea
C, A'D zuzenkiaren erdiko puntua
A'C'D zentrua C -n duen zirkunferentzierdia
B'C', B' -tik A'D linearekiko perpendikularea
B'C', A'C'D hiruki zuzenaren altuera denez
B'C' 2 = A'B'xB'D = A'B' = a.b

B'C'= a.b

Horixe zen, hain zuzen, bilatzen ari ginen balioa.

Nahikoa da, beraz, laukizuzen jakiri bat karratu bilakatzeko egin dugun lana errepikatzea a eta b orokorren ordez laukizuzen horren oina eta altuera konkretuak hartzea. Ondoren, B'C' zuzenkia alde modura erabiliz, karratua osatzeko.

Burututako bilakatze hau interesgarria da berez, baina are interesgarriagoa da zein erraza gertatzen den beste poligonoak laukizuzen bilakatzea pentsatzen badugu. Horrela eta laukizuzenak bitartekari baten lana betetzen du.

Poligono bat koadratzea, hau da azaleraz baliokidea den karratua bilakatzea, ez da modu zuzen batez egin nahi izanez gero gauza erraza, baina laukizuzena tarteko elementu lagungarri bezala erabiliz gero dena egiten da errazagoa.

Poligono bat koadratzea eta bere azalera kalkulatzea baliokideak direnez eragiketa honen interesa begien bistako gauza dirudi.

Ale honetan, gaia apur bat aldatuz, jolas berri bat nahi dugu proposatu.

A eta B tren baten bagoiak dira.
L , berriz, lokomotora.
T tunel bat da. Tunel honetan zehar lokomotora daiteke, baina bagoirik ez.

2. irudian agertzen den linea bikoitza trenbidea da.

Jolasaren muina zera da, nola pasa 2. irudian agertzen den egoeratik 3. irudian agertzen denera lokomotora ahalik eta gutxien higituz?

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia