}

Kable bidezko sareen zerbitzuak herrixketaraino helduko dira

2003/01/30 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

R eta Euskaltel enpresek CELERIA proiektua aurkeztu dute. Proiektu horren helburua gaur egun gizarte- eta demografia-arazoegatik kablearen zerbitzuak jasotzen ez dituzten guneetara heltzea da. Horretarako, haria erabiltzen ez duten teknikak erabiltzea proposatzen dute.

Orain arte, Euskaltelek teknika horiek erabili ditu hirigune handietatik urrun dauden herrixkek kablea dutenek dituzten zerbitzu berak jaso ditzaten. Horrez gain, sarbide-sistema egokia dela baieztatzeko, teleheziketa eta merkataritza elektronikoko aplikazioak garatu dituzte eta biztanleria informatzen saiatu dira.

Zerbitzuak

CELERIAk irrati bidezko sarbidea eskaintzen du honako zerbitzuetan:

  • Telebista digitala: 50 kanal inguru ikus daitezke. Kable eta satelite bidez jasotzen dituztenen kalitate bera
    eskaintzen dute.
  • Kablemodem bidez, banda zabaleko Interneterako sarbidea: 256/128 Kb/s eta 2/1 Mb/s arteko abiadura eta beti "on" mantentzeko aukera. Beheranzkoari eta itzulera-kanalari wirelless sarbideak eusten die.
  • IP telefonia: teknologia berri honek kableen sareetako banda zabaleko edukiak ahotsarekin integratzen uzten du. Telefonia konbentzionalaren zerbitzu berak eskaintzen ditu.

Teknologia berri hori, beraz, kable-sareen zerbitzuak jaso ahal izateko bide alternatibo bat litzateke, batez ere HFC (Hybrid Fibre Coaxial Cable) sarean sar ezin daitezkeen herrietarako. Hemendik aurrera, beraz, distantziak eta biztanleria kontuak alboratu eta etxe guztiek kable bidezko zerbitzu berberak jasotzeko aukera izango dute.

www.basqueresearch.com

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia