}

Pinguino enperadorea arriskuan

2009/01/27 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Klima-aldaketa dela eta, enperadore-pinguinoa desagertzeko arriskuan egon liteke, Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian argitaratu dutenez.

Pinguino enperadorea munduko pinguinorik altuenetarikoa da; metro bat luze da, hain zuzen ere, eta itsasoko ur izoztuetan bizi da. Are gehiago, han hazten da, eta haren azpian hazten den planktonarekin elikatzen da. Klima-aldaketa dela eta, planeta berotzen ari da, eta Artiko itsasoko izotz-geruza, esaterako, urtzen ari da. Horren ondorioz, hartz zuriak, besteak beste, arriskuan daude, izotzean ehizatzen baitute.

Antartikako kasua, berriz, ez dago oso argi. Arazoaren zenbatekoa neurtu nahian, Massachusetts institutuko zenbait ikertzailek Antartikako populazio bat aztertu dute, eta ikusi dute hango enperadore-pinguinoen populazioa ere nabarmen gutxituko dela etorkizunean. Hain zuzen, 3.000 pinguino izatetik 400 inguru izatera pasatuko dira.

Irudia: Samuel Blanc

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia