}

Eguzkiaren ordez, tori hormona!

2002/09/04 Elhuyar Zientzia

Australian, osasun-arazo nagusia azaleko minbizia da. Izan ere, herrialde hartan azaltzen diren minbizi-kasu berrien % 80 azaleko minbiziak dira. Alde batetik, ez da harritzekoa: aborigenek izan ezik, bertako biztanle gehienek azal zuri-zuria dute eta eguraldia, berriz, oso eguzkitsua da.

Arazoaren larritasunaz jabetuta, australiarrek eguzkia hartzeari utzi diote. Baina horrek ere badu alderdi txarra: eguzkiak D bitamina ekoizten laguntzen du, eta eguzki gutxiegi hartzen dutenez, australiar askok D bitaminaren gabezia dutela jakin zen duela gutxi.

Orain, Australiako Monash Unibertsitatean, irtenbide borobila aurkitu dutela adierazi dute. Oraindik ikerketa mailan badago ere, unibertsitate horretako ikertzaileek melaninaren ekoizpena areagotzen duen produktu bat aurkeztu dute. Produktuaren izena Melanotan da, nahiz eta ‘Barbie drug’ ezizenez ere ezagutzen den. Melanotan hormona natural bat da, eta, melatoninaren ekoizpen naturalaren mekanismo berean oinarrituta, azaleko melatonina pigmentuaren ekoizpena sustatzen du. Horri esker, azala beltzarandu egiten da.

Egileen esanean, asmoa ez da estetikari mesede egitea, bazik eta osasunari. Hain zuzen ere, melatoninak eguzki-izpien aurrean babesten du. Gainera, urtean dosi bakarra hartzea nahikoa izango omen da haren eragin mesedegarria antzemateko, eta eskerrak, ez baita oso merkea izango. Nolanahi ere, gutxienez 2005era arte itxaron beharko da merkatuan erosi ahal izateko.

Gehiago jakiteko, egin klik hemen

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia