Amuarraina ugaltzeko, izokina
2007/09/14 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Galtzeko arriskuan dauden salmonidoen biziraupenean lagun dezakeen teknika baten berri eman dute gaur Science aldizkarian. Bi salmonido dira berriaren protagonistak: amuarraina eta izokina. Bada, amuarrainaren ugaltze-materiala izokinen baitan haztea lortu omen dute Japonian.
Hain zuzen ere, izokin ar antzuen baitan amuarrain-gameto arrak hazi dituzte. Eta emeekin ere berdin: amuarrainaren obozitoak txertatu dizkiete izokin emeei, eta amuarrain-arrautzak errun dituzte.
Ikertzaileak itxaropentsu agertu dira teknikaren arrakastarekin; izan ere, salmonidoen ugaltze-materiala kontserbatzeko zaila da, eta arriskuan dauden espezieak ugaltzeko teknika bideragarria izan liteke beste espezie batzuk erabiltzea kumaldiak aurrera ateratzeko.
Argazkia: © Science.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia