}

3000 urte pasa eta gero, atsedenik ez

1995/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Medikuntzan arrunt ezaguna den TC edo tomografia konputarizatuari esker, duela 3.000 urte Tebasen hil zen emakumezkoaren gorpua zehatz-mehatz aztertzea lortu da sarkofagoa ukitu ere egin gabe.

Medikuntzan arrunt ezaguna den TC edo tomografia konputarizatuari esker, duela 3.000 urte Tebasen hil zen emakumezkoaren gorpua zehatz-mehatz aztertzea lortu da. Ez da garai bereko gorpuren bat aztertzen den lehen aldia, baina teknika horri esker, lehen aldiz ez da sarkofagoaren balio artistikoa kaltetu. Tomografia erabiliz izan ere, sarkofagoaren kanpoaldeko arte-lana ez da ukitu ere egin behar eta pantaila batean berritzen da estalkiak ezkutatzen duen gorpua.

Torontoko Ospitaleko ikerlariek tomografoaren bidez lortutako X izpizko irudiak eskanerrean digitalizatu dituzte eta hiru dimentsiotako informatikako programan integratu. Era horretara, sarkofagoko emakumezkoaren gorpua “ikus” eta “azter” daiteke balio artistiko itzela duen kanpoaldea manipulatu gabe. Erradiazioaren erabilera neurririk gabekoa izan daiteke, hilik dagoenez gero bestelako kalterik ezin baitzaio egin. Horrek zehaztasun handiko irudiak lortzea ahalbideratu du eta horri esker dentsitate desberdineko atalak bereiztea lortu da.

Tomografoa erabiliz besteak beste, antzinako Egipton erabilitako medikuntz-teknikei buruzko informazio asko lortuko omen da. Orain arte argitu dutenez amaitzeko, ikerlan horretan aztertutako emakumezkoa aginetako infekzio batek jota hil omen zen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia