Txokolatezko muinoak

2012/11/01 Elhuyar

Ehunka eta ehunka bonboi baso eta zelaietan. Filipinetako Bohol probintziako ikurrak dira txokolatezko muino hauek. Mila eta berrehundik gora muino erabat simetriko, bata bestearen ondoan, 50 km 2 -ko eremuan. Eta tarteko lautadatan basoak eta arroz-soroak nagusi. Muino txikiak dira, gehienek 30-50 m-ko altuera dute eta altuenak 120 m-koa. Kareharrizkoak dira; itsasotik azaleratu zirenetik prozesu karstikoen eraginez higatuz joan dira itxura berezi hori hartu duten arte, karst koniko izeneko topografiaren eredu azpimarragarri. Haitzuloak eta iturriak ugari dira muinoen artean. Eta belarrez estalita daude muinoak, sasoi lehorrean ihartu eta txokolatearen kolorea hartzen duen belarrez.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia