2018/10/20
Flyschean aurkitutako iknofosil handi baten erreplika egin dute Geoparkean. Bertan egindako bisitan jakin dugu iknofosilak, duela milioika urte itsas azpian bizi ziren animaliek izandako aktibitatearen aztarnak direla. Eta hortik duela 40 milioi urteko informazioa eskuratzen dute ikerlariek.
2016/10/22
Patagoniako Hoste uhuarteko Cloue izotz-zelaiaren ikerketa egitea helburu zuen Incognita Patagonia espedizioko kideek, Patagoniako izotzek azken hamarkadetan jasan duten atzerapen handia egitaztatzeko aukera izan zuten.2016/10/22
Itsasoaren mailak gora eta behera egiten du, glaziazioen bilakaeraren arabera. Duela 650 milioi urte, planeta osoa izoztu zen, eta itsasoa desagertu zen.2016/10/22
Izotzak gizakiaren bizitza baldintzatu du, historiaurretik gaur arte. Azken glaziazio handian, gizakia iparretik hegoaldera jaitsi zen, gune epelen bila eta Stephen Oppenheimer ikerlariaren arabera, hiru izan ziren migrazio-gune nagusiak, Euskal eskualdea, Italia eta Balkanak, eta Moldabia-Ukrainia.2016/06/22
Patagoniako eta Suaren Lurraldeko izotz-eremu ezezagunenak ikertzea helburu, espedizio bat egin berri dute hiru glaziologok: Eñaut Izagirre elgoibartarrak, Ibai Rico gasteiztarrak eta Evan Miles estatubatuarrak. Hego Amerika osoko izotz-eremurik hegoaldekoena eta ezezagunena esploratu eta kartografiatu dute: Cloue izotz-eremua. Hoste uhartean dago, izotzezko labirinto baten erdian. Izotza, kazkabar-ekaitz bortitzak eta urakan-haize glaziarrak lagun, inork zapaldu gabeko lurraldetan barneratu dira. Eta haien zain, Northanger belaontzia, nabigazio-baldintza gogorrak gainditu behar izan dituena. Zientzia beti izaten da abentura bat, baina oraingo honetan, letra larriz idazteko modukoa.