Elhuyar zientziaren komunikazioa

Australiako koral-hesia

2009/05/01 Iturria: Elhuyar aldizkaria

Argazki guztiak ikusi

Munduko paisaiarik ederrenetakoa da. Koral itsasoan dago kokatua, Australiatik ipar-mendebaldera, eta planetan bizirik dagoen koral-arrezife handiena da. Goitik begiratuta, itsasoko habitat berezi honen ikuspegia liluragarria da, ia ia irreala dirudi. Sakonera txikiko ur garbiei esker, zerutik erraz antzematen zaio itsas hondoan jaio eta bizi den ekosistema aberatsari.

Askok esaten dute Australiako koral-hesia munduko izaki bizidun handiena dela. Errealitatean, korala, milimetro gutxi batzuetako animalia bat da, baina itsasoan disolbatuta dagoen kaltzioa hartu eta bere ehunetan finkatzeko ahalmena du. Horri esker sortzen ditu bere ohiko itxura ematen dioten egitura trinko horiek. Korala hiltzen denean, haren kaltziozko egiturak iraun egiten du itsasoan; orduan, beste koral batzuek egitura horiek kolonizatu eta berriak sortzen dituzte belaunaldi zaharren gainean. Prozesu horren ondorioz, koral-arrezifeak sortzen dira. Australiakoa 2000 km luze da, munduko handiena. 1500 arrain-espezie eta 4000 molusku-espezieren bizilekua da.

Koralezko ekosistema ederra bezain hauskorra da, ahula da. Duela gutxira arte, kutsadura eta neurririk gabeko arrantza izan ditu arerio nagusiak; zorionez, Australiako koral-hesia gune babestua da dagoeneko. Orain, berriz, planetaren berotzea du etsai nagusi. Koralak oso sentikorrak dira ozeanoaren tenperatura-aldaketekiko; horregatik, bada esaten  duenik Australiako koral-hesiarena iragarritako heriotza baten kronika dela.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia