Energia Berriztagarrien komunitateak
2021/12/11 Elhuyar Iturria: Teknopolis
Orexa herrian sortu duten Energia Berriztagarrien komunitatea ezagutuko dugu. Eguzki-panelak erabiliz autokontsumo partekatuko hiru ekoizpen puntu jarri dituzte martxan, herriko etxeak eta lantegiak hornitzeko. Horrela, herrian erabiltzen duten argindarraren erdia lortzen dute eta herritarrek beraiek erabakitzen dute autokontsumo partekatu horri esker aurrezten duten dirua nola banatu. Energia proiektu hau Goiener, energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibaren laguntzarekin jarri dute martxan.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia