}

Uzuri Albizu Mallea: Matematika, hezkuntza eta generoa gurutzatzen diren lekuak

2023/11/23 Iturria: emakume-zientzialarien-argitan

Uzuri Albizu Mallea da "Emakume zientzialarien argitan" zikloko saio honen protagonista. Albizuk "Matematika, hezkuntza eta generoa gurutzatzen diren lekuak" izeneko tesia egin du, eta horri buruz aritu da Ana Galarraga Aiestaranekin.

Haren esanean, gizartean oso zabalduta dago pertsona bereziki adimentsuek bakarrik ikasi eta ulertu dezaketela matematika. Normalean, gainera, gizon batek gorpuzten du jenioaren irudi estereotipatu hori. Horrek eragina du ikasleengan: sei urterekin, neskek jada gutxiesten dute beren gaitasuna, eta etorkizunerako bide batzuk itxitzat ematen dituzte.

Beharrezkoa da matematikari atxikitzen zaizkion balioak aldatzea, ez dadin gutxi batzuen eskutan egon. Izan ere, Uzuri Albizuk dioenez: “Zientzia boterea da; horregatik, feministok ezin dugu alde batera utzi”.

Elhuyarrek eta Donostia Kulturak elkarrekin eskaintzen dute "Emakume zientzialarien argitan" zikloa.

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia