}

#25 UHIN ULTRAMOREAK: Galtzak jantzi behar, zientzia egiteko

2023/12/27 Iturria: uhin-ultramoreak

Ez hain aspaldi, zientzia egin nahi zuten emakumeek gizonezkoen itxura eta izena hartu behar izan zuten. Haien adibide dira Jeanne Baret eta Sophie Germain frantziarrak.

Baret botanikari aitzindaria, munduari bira eman zion lehen emakumea bilakatu zen, 1774an, eta, garaitsu berean, Sophie Germainek gizonezko matematikari ospetsuenen pareko ekarpenak egin zituen matematiketan eta filosofian. Baina, balentria horiek egiteko, beren izenari uko egin eta galtzak jantzi behar izan zituzten. Izan ere, garai hartan, emakumeek ez zuten zientzia egiteko aukerarik, gizonen espazioa zen (eta, neurri batean, gaur egun ere hala da). Ana Galarraga Aiestaranek eta Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek kontatu dituzte haien istorioak, beste emakume zientzialari bat, Ada Lovelace ere aipatu dute, eta beste zientzia-gai asko aletu dituzte.

Uhin Ultramoreak podcasta Elhuyarrek ekoitzen du EITB podkasterako. 

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia