#19 UHIN ULTRAMOREAK: Argaltzeko farmako miragarriak
2023/10/04 Iturria: uhin-ultramoreak
Sare sozialetan bolo-bolo dabiltza argaltzeko botika miragarriak. Hainbesteko eskaerarekin, diabetikoek, benetan farmakoak behar dituztenek zailtasunak izan dituztehauek eskuratzeko. Eta ez da hori sortzen duten arazo bakarra, ezta gutxiagorik ere. Uhin Ultramoreak baliatu dituzte farmako horiek aztertzeko Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek, umorea eta zorroztasun zientifikoa uztartuz. Atala osatzeko, albiste zientifiko-teknologikoen berri eman dute, eta zalantzan jarri dute zenbait baieztapenen egiazkotasuna.
Horrez gain, atal berria estreinatu dute denboraldi berrian: "Egunero ikasten da zerbait"! Aldizkari zientifikoetatik kanpotik ere iristen baita ezagutza zientifiko-teknologikoa; adibidez, podcastaren entzuleen aldetik.
Elhuyarrek ekoizten du Uhin Ultramoreak EITB podkastentzat.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia