}

#17 UHIN ULTRAMOREAK: Bikini-operazioa

2023/06/22 Iturria: uhin-ultramoreak

Uda atarian ohikoa da bikini-operazioa egitea, pisua galtzeko eta itxura aldatzeko helburuarekin.  Argal egoteak, ez du esan nahi, ezinbestean, osasuntsu egotea. Eta gainpisua izatea ere ez da beti osasunerako txarra; kirolariak dira horren adibide garbia.

Dieta egitearen atzean dauden uste okerrak eta mitoak aztertu dituzte Uhin Ultramoreak podcastaren atal honetan Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Horrez gain, zientzia eta teknologiari buruzko albisteak, soinu misteriotsua eta egia/gezurra/ez dago ebidentzia atalak ere eskaini dituzte.

Elhuyarrek ekoitzi du podcasta EITB podkasterako.  

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia