#07 UHIN ULTRAMOREAK: Hiru señora zientzialari artista
2023/02/01 Iturria: uhin-ultramoreak
Hiru emakume zientzialari eta artistaren biografiak aztertu dituzte Uhin Ultramoreak podcastaren atal honetarako Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek. Bi ezaugarrik hauek batzen dituztelako aukeratu dituzte: zientzialari edo asmatzaile ez ezik, artista ere badira. Hedy Lamarr da lehena: haririk gabeko komunikazioaren aitzindaria eta Hollywoodeko aktorea. Bigarrena, Magdalena Moujan Otaño, Otaño bertsolariaren biloba matematikaria eta zientzia-fikzioko idazlea. Eta, azkenik, Berenice Abbott argazkilaria.
Albisteek eta zenbait baieztapen egia ala gezurra ote diren asmatzeak osatzen dute atala.




eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia