#03 UHIN ULTRAMOREAK: Mito sexualak
2022/12/07 Iturria: uhin-ultramoreak
Giza ugalketaren ikuspegi klasikoan, arrek (gizonek eta bere espermatozoideek), emeek (emakumeek eta bere obuluek) baino protagonismo eta esanahi handiagoa izan dute. Ikuspegi hori matxista eta okerra dela erakutsi dute, ordea, gaur egungo zientzialariek. Dena dela, matxismoak indartsu jarraitzen du, eta horren erakusgarri dira gizonen antisorgailuak. Horri guztiari heldu diote Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek uhin ultramoreak podcastaren 3. atalean.
Horrez gain, bestelako mito batzuk ere argitu dituzte. Zenbait albiste zientifiko-teknologikoen berri eman dute, eta soinu misteriotsua zerk sortzen duen asmatzera ere gonbidatzen zaituzte.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia