#03 EHU-EKINEAN: Borja Doncel García
2023/04/11 Iturria: ehu-ekinean
Borja Doncel García erizaina, ikertzailea eta irakaslea da. Oraindik ere, adimen artizialeko itzultzaile gehienek erizaina femeninoan itzultzen dute, adibidez, gaztelaniara: la enfermera. Doncelek argi utzi du erizaintzan eta Osakidetzan emakumezkoak gehiengoa direla. Horrek, ordea, ez zuen ikasketak aukeratzeko garaian: “Batetik, osasun-arloa gustuko nuen, eta, bestetik, erizainok pazientearekin harreman estua izaten dugu, eta hurbiltasun hori asko gustatzen zait. Horregatik aukeratu nuen erizaintza”. Estereotipoei uko egin zien beraz, eta, hain zuzen, estereotipoak ikertu ditu eritzaintzan; zehazki, adinkeria edo adinekoek pairatzen duten diskriminazioa.
Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzaren eskutik, Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaranen gidaritzapean.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia