Elhuyar zientziaren komunikazioa

Zientzia blogak

Bertsozientzia (1): “Argia: uhina ala partikula?”

2016/01/03

Zientzia Kaiera

Ezohikoa da kultura zientifikoa zabaltzeko jaialdi bat antolatzea. Oso ezohikoa da zientzialari batzuk labur, argi eta modu dibertigarrian entzutea. Eta, are ezohikoagoa da bertsolariek beraiek esandakoa ulertzea eta horren inguruan kantatzea. Ezohiko guztiau gertatu zen irailaren 26an Bilboko Bizkaia Aretoan, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu zuen “Jakinduriek mundue erreko ...

Sagardoak gaitasun antioxidatzailea du

2016/01/03

Zientzia Kaiera

UPV/EHUko Kimika Aplikatua Saileko kideek sagardoaren konposizio polifenolikoa eta gaitasun antioxidatzaileak aztertu dituzte eta egindako ikerketak ondorioztatu du, sagardoaren gaitasun antioxidatzailea laranja-zukuarenaren antzekoa dela, eta ardo gorriena baino zertxobait handiagoa.Polifenolak fruta guztietan dauden antioxidatzaile naturalak dira; sagarretan ere badaude, eta, bereziki, sagardoa egiteko sagarretan. Osagai horiek oso garrantzitsuak ...

Asteon zientzia begi-bistan #86

2016/01/03

Zientzia Kaiera

Uxue RazkinAsteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria.BiologiaJuan Ignacio Perezek eta Miren Bego Urrutiak elefanteen belarrietan jarri dute arreta aste honetan. Jakina da, elefantearen belarriek gorputz-tenperaturaren erregulazioan zeregin garrantzitsua dutela. Halere, aipatu beharra dago elefante guztiak ...

Ezjakintasunaren kartografia #94

2016/01/03

Zientzia Kaiera

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.Alzheimerren gaixotasuna enigma baten bildutako misterioa da. Hori dela eta, gaixotasunaren bueltan egiten den edozein aurkikuntza, nahiz eta itxuraz korrelazio xelebrea edo arraroa izan, interes handiaz aztertzen da. Horren artean dago honako hau, infekzio fungikoa ...

Mongongo Dassança ximista eta Laborarien abissua

2015/12/25

Zientzia Kaiera

Uxune MartinezHistoriak erakutsi digu, Euskal Herrian gaztelania izan zela nagusi goi-mailako produkzioaren ekoizpenean gerraurretik. Hala ere, euskaraz ere egin izan dira lanak. XVI. eta XVII. mendeetan herritar gehienak euskaldun elebakarrak ziren. Elizak ondo zekien herritarren artean doktrina zabaltzeko ezinbestekoa zela euskara erabiltzea eta horrela egin zuen, haren idatziak euskaraz ...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia