Elhuyar zientziaren komunikazioa

Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretan

Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretan

Egoitz Etxebeste Aduriz (Ilustrazioak: Manu Ortega Santos)
Elhuyar (2013)
ISBN: 978-84-92457-96-0
Neurriak: 130x225 cm
Orrialdeak: 176

Ez dira lunatikoak liburu honetako pertsonaia guztiak; gehienek gutxi dute erotik. Batzuk benetako jeinuak izan ziren; beste batzuk, zortea izan zuten zientzialari argiak, edo lanaren poderioz lorpen handiak egitera iritsi zirenak. Jeinuak, argiak, langileak, setatiak, ausartak, ameslariak, abenturazaleak, mugalariak... Beren garaian lunatiko gisa ikusi zituzten askok zientzialari haiek, bizitzari eta zientziari beste modu batez begiratzeko gaitasuna edo ausardia izan zutelako. Garaiko usteekin edo sinesmenekin bat ez zetozen aurkikuntzak eta proposamenak egin zituztelako. Bide nagusietatik aparte zeuden bidezidorrak ireki zituztelako; beste inork lehendik urratu gabeko bidezidorrak, edo desberdina izateagatik egindakoak, edo emakume izateagatik itxita zituzten bideen ordez hartu behar izan zituztenak.

Baina liburu honen jatorrian ere lunatikoak daude. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarirako idatzitako artikulu batekin hasi zen dena; lunatikoen klubari buruzko artikulu batekin. Ilargi beteko gauetan biltzen zirelako lunatiko deitzen zieten euren buruari klub hartako kideek.  XVIII. mendeko zientzialari handienetako batzuk zeuden tartean: Erasmus Darwin (Charles Darwinen aitona), James Watt, Joseph Pristley, William Herschel...

Horrela jaio zen aldizkariko Istorioak atala. Eta atal horretako istorioak bilduta jaio da liburu hau. Lunatikoen eta beste hainbat zientzialariren 40 istorio biltzen ditu, Elhuyar anaiena barne, noski.

Orokorrak, 2013/10/16
0.0/5 rating (0 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia