Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bi kulturak

Bi kulturak

Two cultures

C. P. Snow
Elhuyar Edizioak (2007)
ISBN:
Neurriak:
Orrialdeak:

“Bi Kulturak” Snow zientzialari ingelesaren hitzaldi baten izenburua da. Hitzaldia 1959an eman zuen, eta, arrakasta eta oihartzun handia izan zuenez, idatziz jaso zuten, eta liburu-formatuan argitaratu zuten. Iñaki Irazabalbeitia dibulgatzaileak euskaratu du liburu hori, eta hitzaurre luze bat idatzi du, Snowen ideiak gaurko gizartean ere indarrean daudela azaltzeko. Bi kulturak zientzialariena eta humanistena dira, eta, egilearen eta itzultzailearen arabera, haien arteko etena mendebaldeko gizartearen ezaugarri nabarmena da.

Orokorrak, 2001/01/01

Erantzunak

1

mikel 2001/01/01

Heziketaren gaineko eztabaida gai interesantea da oso eta bi kulturen kontzeptua bai atzo eta bai gaur egin beharreko hausnarketa. Pentsatu liteke ingelesezko testua aberatsa izango dela, baina Irazabalbeitiak eman dion freskura eta dotoretasuna eskertzekoa da.
2

Itziar Laka 2001/01/01

Snow-ren liburu hau klasiko bat da, zorionak Elhuyarri itzulpenagatik. Haatik, artea-literatura-zientzia arteko zubigintza intelektuala gustoko duenari, Lehrer-en "Proust was a Neuroscientist" liburu zoragarria gomendatuko nioke, eta batik bat liburuaren epilogoan "Hirugarren kulturaz" esaten direnak. Literatura eta zientzia maite badituzu, uste dut liburu hau gozatu egingo duzula.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia