Elhuyar zientziaren komunikazioa

Sariak artikuluak

Pedro Miguel Etxenike Europako Fisika Elkarteko ohorezko kide izendatu dute

2018/04/11

Pedro Miguel Etxenike Europako Fisika Elkarteko ohorezko kide izendatu dute

Pedro Miguel Etxenike Landiribar EHUko katedradun eta DIPC Donostia International Physics Center-eko zuzendaria Europako Fisika Elkarteko (EPS) ohorezko kide izendatu dute.

Aitormen hori 20 pertsonak baino ez dute mundu osoan; tartean daude Jocelyn Bell astrofisikaria, zazpi Nobel saridun, Ikerketa Nuklearretarako Europako Kontseiluko bi zuzendari

...

Robert Langlands kanadiarrak irabazi du 2018ko Abel saria

2018/03/21

Robert Langlands kanadiarrak irabazi du 2018ko Abel saria

Robert Langlands matematikariak jasoko du 2018ko Abel saria, Matematikaren hainbat diziplina bateratu izanagatik. Hogeita hamar urte pasatxo zituela garatu zuen orain saritu duten teoria, 1967an, eta Matematikaren bi esparru lotu zituen hartan: zenbakien teoria eta analisi armonikoa, ordura arte inork erlazionatu ez zituenak. Gerora, ordea, Matemat

...

Haurren artean fruta eta barazkien kontsumoa sustatzeko egitasmoari saria

2017/11/22

Haurren artean fruta eta barazkien kontsumoa sustatzeko egitasmoari saria

Gaur jasoko du Bittor Rodriguez Riverak eskolan elikadura osasungarria sustatzearen aldeko NAOS Estrategiaren X. Saria, AECOSAN Espainiako Kontsumo, Elikagaien Segurtasun eta Nutrizio Agentziaren eskutik.

Rodriguez EHUko eta CIBERobn zentroko irakasle eta ikertzailea da, eta haurren artean fruta eta barazkien kontsumoa sustatzeko programa bat zuze

...

Ig Nobelak, ikerketa xelebreenei saria

2017/10/09

Nobel sariak iragartzen diren garai bertsuan, haiekin zerikusia duten beste sari batzuk ere banatzen dira. Ig Nobelak dira, eta saria merezi izateko bi baldintza bete behar dituzte ikerketek nahitaez: batetik, barrea eragiteko gai behar dute, eta, bestetik, pentsarazi egin behar dute. Ikerketa gehienek betetzen dute bigarren baldintza; beraz, lehen
...
Kimikako Nobel Saria biomolekulen egitura aztertzeko kriomikroskopia elektronikoa garatu zutenei
 

Kimikako Nobel Saria biomolekulen egitura aztertzeko kriomikroskopia elektronikoa garatu zutenei

2017/10/04

Nobel Fundazioak JacquesDubochet, Joachim Frank eta Richard Henderson zientzialariak saritu ditu 2017an, biomolekulen egitura aztertzeko kriomikroskopia elektronikoa garatzeko egin duten lanagatik. Dubochet Lausanneko Unibertsitatean ikertzailea da, Frank Columbiako Unibertsitatean eta Henderson MRC Ikerketa Medikuen Kontseiluan.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia