2018/03/11
Umeak ez txertatzearen alde daudenen argudio bat da txertoek sistema immunologikoan eragiten dutela, eta errazten dutela beste gaixotasunen infekzioa. Hain zuzen ere, kontrakoa frogatu du ikerketa batek.
2018/02/26
Duela 25 urte ikerketa kliniko gutxi egiten zen hemen. Baina hainbat ikertzaile hasi ziren antolatzen esparru horretako ikerketa-lerro sendo bat. Haietako batekin izan gara, Felipe Aizpuru epidemiologo klinikoarekin, eta baita gaur egun Gasteizen ikerket kliniko egiten duen talde bateko Antxon Apiñaniz medikuarekin.
2018/02/21
Adinarekin nabarmen handitzen da minbizia izateko arriskua, eta hori mutazioak pilatzearen ondorioz gertatzen dela uste bazen ere, arrazoi nagusia beste bat izan liteke: immunitate-sistemaren zahartzea.
2018/01/18
Waterlooko Unibertsitateko (Kanada) ikerketa batek erakutsi du edari energetikoak kontsumitzen dituzen gazteen % 55,4k ondorio kaltegarriak izan dituztela edarion ondorioz, batez ere, loezina, eta bihotz-taupadak azkartzea. Ikerketaren berri eman du Elhuyarreko Ana Galarragak Euskadi Iirratiko Mezularia saioan.
2017/07/05
Odoleko kolesterol-maila jaitsi, eta, ondorioz, gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua apaltzen duen txerto bat aurkeztu du Europako Kardiologia Elkarteak. Saguetan egindako esperimentuetan, frogatu dute txertoa eraginkorra eta segurua dela, eta, orain, pertsonekin lehen faseko probak hastekotan dira.