Elhuyar zientziaren komunikazioa

Nekazaritza

2100ean ere, babarrun-jana

2017/12/09

Nolakoak izango dira Euskal Herriko nekazaritza-paisaiak 2100en? Zer jango dute etorkizuneko euskaldunek? EHUko ikertzaile talde-bat lanean ari da bertako babarrun-barietateak etorkizunera egokitzen laguntzeko, zehazki, lehorteei aurre egiteko, hori izango baita klima-aldaketaren ondorioetako bat. Barietate erresistenteenen bila ari dira.

Garagarra klima-aldaketaren aurrean

2017/12/09

Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen arabera, klima-aldaketak ondorio handiak eta larriak izango ditu nekazaritzan: uztak murriztu egingo dira eta landareen balio nutrizionala aldatu egingo da. Etorkizunari aurrea hartzeko, EHUko ikertzaile-talde bat klima-aldaketak garagarrari nola eragiten dion ikertzen ari da. Izan ere, Arabako bigarren zereala da garagarra.

Hazien bankua: iraganeko laboreak etorkizunekoak bermatzeko

2017/12/09

Ehunka hazi mota gordetzen ditu Neikerrek Arkautiko germoplasma bankuan. Euskal Herrian landatutako laboreen haziak dira, herriz herri, baserriz baserri jasotakoak. Laboreen merkatuak izan ditzakeen aldaketei erantzuteko baliagarriak diren haziak dira, eta era berean hondamen ekologikoren bat gertatuz gero, nekazaritzaren etorkizuna bermatu dezaketen altxorra.

Txanpinoia ikergai

2017/12/02

Errioxako Txanpiñoiaren Ikerketa Zentro Teknologikoak perretxiko horren hazkuntzan eragiten duten faktore guztiak aztertzen ditu. 2003tik probak egiten ditu substratu-motekin, lur-estalkiekin, haziekin, klimatizazio metodoekin, fitosanitarioekin… dena, txanpiñoi-ekoizpena hobetzeko.
"Ikerketak asko eskatzen du, baina baita asko eman ere”
 
Emma López de Armentia Adan Biologia Molekularrean eta Biomedikuntzan doktore

"Ikerketak asko eskatzen du, baina baita asko eman ere”

2017/06/02

Emma López de Armentia Adan ia-ia halabeharrez sartu zen ikerketa-munduan. Dioenez, txikitatik zituen gustuko biologia, giza gorputza... Beraz, bazirudien medikuntza ikastera bideratuko zela. Baina gaztetan ikasketei behar baino arreta gutxiago jarri zienez, azkenean Giza Nutrizioa eta Dietetika ikasi zuen, eta, ikasketak amaitutakoan, kontsulta ba

...

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia