1986/04/01
Orain arte, Frantziako telefonoak sei eta zazpi zifrakoak baziren ere, zortzi zifra izatera igaro dira. Badirudi zifra-kopurua handitzeak desegokitasun eta oztopo nabariak ekar ditzakeela, baina ondoren doazkizun lerroetan alderantzizkoa gertatzen dela adierazten saiatuko gara, hots, erabilgarritasun eta etekin handiagoak atera diezaizkiekeela telefonoei.1985/12/01
Telebistako informazioa etxetara eramateko sistemarik erabiliena, uhin elektromagnetikoen erradiazioa izan da oraindaino. Baina azken urte hauetan Estatu Batuetan asko hedatu den beste sistema bat ere badago; kabletiko telebista (KATB alegia). Sistema honek, uhin elektromagnetikoen ordez kablea erabiltzen du transmisioaren euskarri bezala. Kablea erabiltzeak, bi abantail ditu; lehenengoa, seinalearen kalitate hobearen posibilitatea, eta bigarrena, aldi berean kanal asko transmitizeko erraztasuna (orain topea 60 kanaletan dago). Akats bezala, kablearen ezarketa eta honek dakarren gastua aipa daiteke. Lehen esan dudanez batipat Estatu Batuetan hedatu bada ere, Europan hasiak dira ezartzen Frantzian eta Alemanian. Euskal Herrian telebistako seinalea kablez banatzen duten bi herri badaude: Eskoriatza eta Legorreta.