Elhuyar zientziaren komunikazioa

Komunikazioak

IkerGazte 2017 kongresua: euskal zientzialarien artean sareak eraikitzen
 

IkerGazte 2017 kongresua: euskal zientzialarien artean sareak eraikitzen

2017/05/13

Ia 200 ikertzaile bildu dira, maiatzaren 10etik 12ra bitartean, Nazioarteko Ikerketa Euskaraz IkerGazte kongresuan. Bigarren edizio honetan, Iruñean bildu dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitzan. Helburuak: Euskal Herriko ikertzaile gazteek egiten duten nazioarteko ikerketa ikusgarri egitea, jakintza-arlo desberdinetako ikertzaileen artean sareak eraikitzea eta euskarazko ekoizpen zientifikoa areagotzea. 

Galileo nabigatzailea orain

2017/03/06

GPSaren ordezkoa izateko, europarrak Galileo sistema montatzen ari dira. Satelite batzuk espazioratu dira, baina beste asko falta dira oraindik. Eta orain, satelite horien seinalea hackerretatik babesteko sistemak garatzen ari dira.

Claude Shannon, mundu digitalaren aita

2016/09/01

Claude Shannon, mundu digitalaren aita
Aurtengo apirilean bete dira 100 urte Claude Shannon matematikaria jaio zela. Publiko zabalarentzat ezezaguna bada ere, gizartearen aurrerapenari ekarpenik handienak egin dizkioten inoizko zientzialaririk garrantzitsuenen artean dago; batzuen ustez, ia Newton, Einstein eta Darwinen parekoa da. Izan ere, guk guztiok egunero hainbat alditan erabiltzen ditugu hari esker garatu diren gailu eta teknologia ugariak: ordenagailuak, smartphoneak eta gailu elektroniko guztiak; Internet, telefonia mugikorra eta komunikatzeko edozein modu digital; CDak, MP3 eta ZIP formatuak, eta informazioa digitalki gordetzeko metodo denak. Ezagut dezagun Claude Shannon, gure mundu digitalaren aita.

Zalantzak, mugikorrak minbiziarekin lotzen dituen ikerketaren harira

2016/06/02

Zalantza ugari sortu ditu mugikorren erradiazioak arratoi eta saguetan minbizia eragin dezakeela ondorioztatu dituen ikerketak. Horren berri eman du Elhuyarreko Ana Galarragak, Quark saioan.

Zalantzak eragin ditu mugikorrak eta minbizia lotzen dituen azken ikerketak
 

Zalantzak eragin ditu mugikorrak eta minbizia lotzen dituen azken ikerketak

2016/05/31

Mugikorren erradiazioak sagu eta arratoiei minbizia eragiten dietela ondorioztatu du Estatu Batuetako gobernuak bultzatutako ikerketa batek. Ikerketa hori azterketa zabalago baten zatia da, eta hura ez da 2017ra arte amaituko. Alabaina, emaitzen berri ematea erabaki dute, gaiak gizartean interes handia eragiten duela aintzat hartuta.

Interesa ez e

...

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia