Elhuyar zientziaren komunikazioa

Irudiak/Soinuak bideoak

Apperitifa: JarriOn, euskarazko bideoak telebistara

2018/06/16

Euskarazko ikus-entzunezko edukiak biltzen ditu JarriOn aplikazioak: Euskal Telebistako saioak, tokiko telebistetakoak, hainbat webguneren bideoak eta YouTubeko kanalak. Berrienetik hasita ordenatuta daude, eta mugikorrean ez ezik, telebistan ere bistaratu ditzakezu, Chromecast erabilita.

Soprano baten kantua barru barrutik

2018/02/17

Leire Gómez abeslari lirikoa da eta Bilboko Operako Koruko kidea. Abesten ederki daki eta horretarako lan-tresna duen bere ahotsa kontrolatzen ikasi behar izan du. Zer du erakusteko opera kantari batek kazetari bati? Mikroaren aurrean aritzeko beharrezkoa al du horrenbesteko kontrola?

Perretxikoen argazkilaritza: mikologia arte bihurtua

2017/12/02

Perretxikozaleek ez daramate beti saski bat. Batzuek kamerak eramaten dituzte. Argazkilaritza mikologikoaren zale talde batekin joan gara mendira, nola lan egiten duten ikustera. Gaur, Alex Alonso izango dute irakasle, perretxikoen munduan erreferentziazko argazkilarietako bat.

Ezkutaketan

2017/11/04

Modu asko dago desagertu gabe ikusezin bihurtzeko. Kamuflajea, esaterako, oso teknika erabilia da naturan.

Airetik ordenagailura: droneak 3D ereduak sortzeko

2017/06/03

Technidrone enpresa industria- eta geografia-sektoreetako lanez arduratzen da, baita eraikin historikoei dagokienez ere. Drone pertsonalizatuak diseinatu eta egiteaz gain, hauek aireratzeaz ere arduratzen dira. Eskuartean duten proiektuetako bat Eunateko Andre Mariaren elizaren 3D eredua egitea da fotogrametria erabiliz.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia