Elhuyar zientziaren komunikazioa

Internet audioak

Wifiaren segurtasun-arazoak

2017/10/30

Estatu Batuetako CERT ekipoak Wifiaren ohiko protokoloaren segurtasun-arazo baten berri eman du. Beraz, WPA2 protokoloa ez da uste bezain segurua. Horrek kezka sortu du, gure etxeetako ohiko sistema baita Wifiaren bitartez bidaiatzen duen informazioa kodetzeko. Codesyntax enpresako Aitzol Naberan informatikariak azaldu digu nola eragiten digun arazo horrek.

Sareen komunikazioetan matematika

2017/06/19

Josu Doncel matematikariak sareen komunikazioa hobetzeko ikertzen du. Zein da bide azkarrena Interneten mezu elektroniko batentzat? Sarearen trafikoaren araberakoa da. Algoritmo matematiko konplexuak erabilita ere, zaila da horri erantzutea.

Deep web, dark web

2016/12/12

Interneten sartu gara, ikusten ez dena ikusteko. Deep Web eta Dark Web (sare sakona eta sare iluna). Normalean erabiltzen dugun Internet horretatik kanpo dagoen sarea ezagutu dugu. Bidaia horretan Juanan Pereira informatikaria izan dugu gidari.

Teknopolisen, basic Internet

2016/02/22

Internet ez da mundu guztira iristen, hala publizitatzen bada ere. Toki askotara ez da iristen edo nekez iristen da. Egia esan, banda zabala eskura duten tokitara bakarrik iristen da. Baina Basic Internet fundazioak banda zabalera estuko kasuetarako ideia bat jartzen ari da martxan. Mondragon Unibertsitatearekin batera, Internet testuarekin eta argazkiekin ...

Ahots-bankuak

2015/10/27

Gaur egun, norberaren ahotsa gorde daiteke banku batean. Oso garrantzitsua izan daiteke ahotsa galduko dutenentzat, sintetizatzaile baten bitartez norberaren ahotsa "berreskura" daitekeelako. Lan horretan ari dira EHUko Aholab laborategikoek, eta gaur gurekin INMA HERNAEZ laborategiko burua izan da.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia