Elhuyar zientziaren komunikazioa

Ingurumena bideoak

Zientziakide: zientzia egiten duten hiritarrak

2018/01/06

ZientziaKIDE Elhuyarrek sustatzen duen Herritarren Zientzia proiektu bat da. Herritarren Zientzia, ulertzeko, auzolanean sortutako zientzia da. Zientzialari amateur edo ez profesionalek osorik edo hein batean gidatutako ikerketa zientifikoa da. Gaur, txikiak bihurtu dira zientzialari.

Garagarra klima-aldaketaren aurrean

2017/12/09

Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen arabera, klima-aldaketak ondorio handiak eta larriak izango ditu nekazaritzan: uztak murriztu egingo dira eta landareen balio nutrizionala aldatu egingo da. Etorkizunari aurrea hartzeko, EHUko ikertzaile-talde bat klima-aldaketak garagarrari nola eragiten dion ikertzen ari da. Izan ere, Arabako bigarren zereala da garagarra.

Perretxikoen argazkilaritza: mikologia arte bihurtua

2017/12/02

Perretxikozaleek ez daramate beti saski bat. Batzuek kamerak eramaten dituzte. Argazkilaritza mikologikoaren zale talde batekin joan gara mendira, nola lan egiten duten ikustera. Gaur, Alex Alonso izango dute irakasle, perretxikoen munduan erreferentziazko argazkilarietako bat.

Artikutzan natura leheneratuz

2017/11/11

Donostiako Udalak Artikutzako Enobieta presa hustea erabaki du. Urtegiaren orman zulo handi bat egingo dute eta ibaiak bere bidea berreskuratuko du. Erabakiak ingurunean izango dituen ondorioak, oro har, positiboak izango dira, errekak konektibitatea berreskuratuko baitu.

Karramarroarentzako babestoki bila

2017/11/11

Karramarro autoktonoa babestuta dago Europa osoan, arriskuan baitago. 80ko hamarkadan gure ibaietan kanpoko bi espezie sartu zituzten: karramarro amerikarra eta seinaleduna. Bi espezie horiek inbaditzaileak dira eta bertako espeziea hiltzen duen onddo bat dute.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia