Elhuyar zientziaren komunikazioa

Industria

EEBB-etan diru gutxi industri ikerketarentzat

1992/11/01

EEBBetako Zientzi Ministraritzak argitaratutako txosten batean industri ikerketarako esleitzen den diru-kopurua txikia dela esan du.

Fotolitografia industria mikroelektronikoan

1992/10/01

Silizioaren tratamenduan erabilitako urrats litografikoak duela ehun urte baino gehiago asmatu ziren arte grafikoetako industrian; xaflak inprimatzen, alegia. Litografia, hain zuzen ere, metalezko xafla batean nahiz harri laun batean (fotoerretxinaz baliatuz) letrak grabatzeko arteari deitu izan zaio. Historian zehar, industria elektronikoa zirkuitu inprimatuzko txartelak eta mikrosentsoreak sortzeko litografi grabaketaz baliatu izan da. Aitzindari gisa, 1955. urtearen inguruan Apolo programa dugu; oso zirkuitu sofistikatuak, baina pisu txikikoak behar bait ziren.

Urezko zerrak

1990/07/01

Garai batean laborategiko bitxikeria besterik ez zena, gaur egun industrian laserrari lehia egiten ari zaio. Izan ere presio handiko ur-zorrotada guztiz mehearen bitartez, edozer ebaki daiteke: zura, altzairua, granitoa, marmola, larrua, plastikoa, etab.

Espritt 504 proiektua Ikerlan-en burutu

1989/02/01

Joan den 88-XII-20an ESPRIT 504 proiektuaren azken probak egin ziren IKERLANen. Proiektu europar honen zuzendariak oso pozik zeuden lortutako emaitzagatik.

Simulazioa fabrikazio-prozesuetan

1988/12/01

Gaur eguneko industriak, ekipamendu berrien agerpenaren eta gero eta konplexuago nahiz garestiago den makineriaren eragina jasaten du. Egunetik egunera sakabanatuago eta kalitate-, erantzun- nahiz zerbitzu-alorrean exigentzi maila handiagoa duen merkatuari aurre egiteko makina malguak nahi dira.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia