Elhuyar zientziaren komunikazioa

Hidrologia audioak

Hodeiak ur likidozkoak dira

2017/03/30

Zabalduta dago hodeiak ur lurrunezkoak direlako ustea. Baina ez da hala. Ur likidoa da. Tantatxo txiki-txikiak, aireak eta korronteek flotarazten dituztenak. Oinarrizko ezagutza hori argi eta garbi irakatsi beharko litzateke, adibidez, umeen eskola liburuetan.

Teknopolis lurpean

2017/02/20

Lurpeko urei jarraitu die Teknopolis programako taldeak Araban, Iñaki Antiguedad eta Ane Zabaleta adituen laguntzarekin. Haiekin ikusi dute zer diren akuiferoak, nola ikertzen diren, eta zer garrantzia duten.

Uholdeak Teknopolisen

2016/05/05

Aste honetan, ETBko Teknopolis saoiak geologia eta ura izan ditu gai nagusia. Tartean, uholdeen arriskua aztertu dute erreportaje batean. BEGO ZUBIA, erreportajearen egilea gurekin izan da, eta kontatu digu nolakoa den uholdeen kasurako Gasteizen osatzen diren kris-mahaiak eta nolako planak ari diren garatzen Urumeako arroan arazoari aurre egiteko.

Groenlandia izotzik gabe

2016/01/10

Groenlandia Lurralde Berdea esan nahi du. Gezurra da. Groenlandia ez da berdea. Baina ikertzaile batzuek aurkitu dute Groenlandiak ez zuela izotzik izan denbora tarte batez, duela 120.000 urte. Glaziazioarteko Riss-Würm garaian izan zen, eta denbora tarte horretaz, Groenlandia ez zen izotzaren lurraldea. Horrek ez du esan nahi berdea izan zenik.

Teknopolis Bilbo Handiaren azpian

2015/01/26

Teknopolis saioan, Bilbo Handiaren ura jasotzen duen instalazio handi bat bisitatu dute. Etxebarrin dago, eta euri-ura eta hondakin-ura jaostzen ditu, eta beharraren arabera ura kudeatzeko balio du (meteorologiaren arabera, adibidez). BEÑAR KORTABARRIAk erreportaje bat egin du bisita horrekin, eta gaur gurekin izan da irratian.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia