Elhuyar zientziaren komunikazioa

Geografia audioak

Cloue izotz-eremua Patagonian

2016/06/20

EÑAUT IZAGIRRE geografoak espedizio zientifiko bat zuzendu du Patagonian. Cloue izotz-eremua esploratu dute eta orain kartografiatu egingo dute orduan jasotako datuekin. Eñaut gurekin izan da, eta abentura hori kontatu digu. Espedizioan parte hartu duen ekipoa, nolako baliabideak izan dituzte, eta, adibidez, National Geographic erakundeak dirua jarri duela haiei laguntzeko.

Euskalgeo

2015/09/15

Gaindegia Behatokiko MIKEL AIESTARAN Euskalgeo atariaren arduraduna da. Mapak egiteko tresnak eskaintzen ditu atari horrek. Baina ez dira geografia hutsa erakusten duten mapak, baizik eta informazio soziologikoa erakusten dutenak. Gurekin izan da Mikel mapen beste ikuspuntu hori zertan datza azaltzeko.

Eñaut Izagirre, Suaren Lurraldean

2015/07/06

EÑAUT IZAGIRRE geografo elgoibartarrak bi ikerketarako laginketak egin ditu Txileko hegoaldeko muturrean. Bata, Hermite uhartean, Hornos Lurmuturretik hegoaldera. Bestea, Suaren Lurraldean, glaziar baten eboluzioa ikertzeko. Gurekin izan da irratian abentura horietaz hitz egiteko.

Islandiako azken erupzioak

2014/09/15

Islandia alerta-egoeran egon da abuztuaren bukeran eta irailaren hasieran. Erupzio berriak izan ditu Bardarbunga sumendiak. Duela lau urte, ospetsu izan zen Eyjafjallajökull sumendiaren erupzioa, batez ere, kanporatu zuen hauts-zutabeak hegazkinen trafikoa eten zuelako Europan. MIREN MENDIA geologoak azaldu digu nolakoa den Islandia geologikoki, eta lagundu digu zentzua ematen entzun ditugu ...

Islamic Center eta orientazioa

2011/06/07

Washingtongo Islamic Center eraiki zutenean, zalantzak sortu ziren Meccarekiko ondo orientatuta eraiki zuten ala ez. Baina dirudienez, ondo zegoen orientatuta.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia