Elhuyar zientziaren komunikazioa

Garraioak bideoak

Hegazkinak identifikatzeko app-a

2018/03/03

Inoiz galdetu diozu zure buruari nora doan hegazkin hori? Flightradar24 hegaldien zuzeneko jarraipena egiteko balio duen aplikazio ezagun bat da. Informazio asko eskaintzen du: ibilbidea, ordutegiak, aurreikusitako atzerapenak, hegazkin-mota edo une horretan daraman abiadura eta altitudea.

Hegan egiten ez duten ibilgailuak

2018/03/03

Loiuko aireportua bisitatu dugu, baina ez diegu hegazkinei erreparatu, haiei zerbitzu ematen dieten lurreko ibilgailuei baizik: karramarroak, eskailerak, desizozte-makinak… Ez dute hegan egiten, baina oso bereziak dira. Ez ditugu beste inon topatuko.

Auto elektrikoa, eraginkorrago eta erosoago

2018/01/13

Oraindik gutxi ikusten diren arren, auto elektrikoa bidea egiten hasia dago gure errepideetan, eta zer esanik ez, ikerketan. Mondragon Unibertsitatean lanean ari dira auto elektrikoak gidatzea eraginkorragoa eta erosoagoa izan dadin. DEWI eta VENUS Europako proiektuen bidez, aplikazio eta motor berritzaile bana garatu dituzte auto elektrikoentzat.

Apperitifa: Konektatuta gidatuz

2018/01/13

Ez dakigu ziur nolakoak izango diren etorkizuneko autoak, baina badakigu Internetera konektatuta egongo direla. Gaur egun, jada, posible da sareko informazioa baliatzea, adibidez, trafikoari buruzko datuak lortzeko.

Londresko metroaren mapa ez da mapa bat

2017/11/25

Londresko metroa munduko zaharrena da. Estazioen eta trenen ibilbidearen mapak lehen aldiz 1908tik argitaratu zituen. Baina mapa hura geografikoa zen, eta metroa garatu ahala ez zen oso erabilgarria suertatzen. 25 urte geroago, mapa izatetik diagrama izatera aldatu zuten, eta gaur egun mundu guztiko metroek erabiltzen duten “mapa-mota” estandarra asmatu zuten.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia