Elhuyar zientziaren komunikazioa

Enpresa bideoak

Trokelgintzaren ikasgai duala

2018/05/26

Lanbide Heziketa dualaren adibide ona da Gestamp enpresa. Trokelgintzaren ofizioaren artea gal ez dadin, Lanbide Heziketako ikasleei eskaintzen die formakuntza GTI-Gestamp zentroan, Boroan. Formakuntza teorikoa eta praktikoa da. Eta, gainera, hango ikasleek benetako produkzioan ere egiten dute lan Gestamp-Deusto enpresan praktikak eginez.

Unibertsitatearen definizio berria

2018/04/14

Unibertsitatearen definizio klasikoak dio tituluak ematen dituen instituzioa dela, baina, gaur egun eta aspaldi xamarretik, hori baino gehiago ere egiten du. Ezagutza berria sortu eta gizarteari ematea, ikasleak formatu bezain funtzio garrantzitsua eta oinarrizkoa da unibertsitate modernoetan. Spin off edo enpresa berriak sortzea, patenteak lortzea, zerbitzuak eskaintzea… ekimen hauen guztien ...

Proteinak biluzik

2012/05/06

Proteinak ezinbestekoak dira bizitzeko; izan ere,  gure organismoko zelulek betetzen dituzten funtzio gehienetan  parte hartzen dute. Are gehiago, gaixotasunak proteinekin zerikusi zuzena dute, behar ez duten moduan edo unean funtzionatzen duten proteinek eragiten baitituzte.

CICbioGune ikerketa-zentroan proteinak behatzen dituzte egitura nolakoa den jakiteko. Forma ezagututa, proteinen funtzionamenduan eragin dezaketen botikak ...

Ekiona, eguzki-farolak

2012/04/01

Donostiako enpresa batek neurrira diseinatzen ditu eguzki-farolak.

Suteen aurkako ate azkarrak

2011/12/10

Suak erreko eta suntsituko ez dituen ateak sortu nahi dituzte Tecnalian. Lan horretan aritu dira, azken hiru urteotan Europako beste ikerketa-zentro eta enpresa batzuekin batera. Helburua suak kaltetuko ez duen ate bat eraikitzea izan da, baina era berean arina izan dadila. Ikus dezagun zer egin duten.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia