Elhuyar zientziaren komunikazioa

Energia bideoak

Biomasa, etorkizunean ere bai

2017/06/17

Energia iturri berriztagarri erabiliena biomasa da Euskadin, berriztagarrien % 68 multzo horretan sartzen baita. Izaki bizidunen jarduerak sortzen duen materia organiko guztia biomasa den arren, energia iturri gisa erabiltzen dena izendatzeko erabiltzen da.

Berriztagarriak Nafarroan, arrakastaren gakoa

2017/06/17

1994ko abenduan jarri zuten martxan Erreniegan (El Perdón) Nafarroako lehen parke eolikoa. 25 urte geroago berriztagarrien sektore nafarra mundu mailako erreferentea da eta arrakasta horren gakoetako bat ideia hau izan daiteke: Energia Berriztagarrien Katedra, Unibertsitateak berak eta sektore pribatuko enpresek eta zentro teknologikoek bultzatutako elkarlanerako ekimen bat.

Energia metatzearen erronka

2017/05/06

Energia berriztagarrien erronka nagusia da nola metatu, behar den eta sortzen ez denean erabili ahal izateko. Sistema ezberdinak daude baina ezagunenak eta erabilienak elektrokimikoak dira, hau da, bateriak eta superkondentsadoreak.

Auzo bat, Europan eredu

2017/04/08

Laguna de Duero herriko Torrelago auzoa asmo handiko proiektu europar baten erdigunea da, CiTyFied proiektuarena. 1970eko hamarkadan eraikitako 31 etxebizitza-bloke birgaitzen ari dira eraginkortasun energetikoa eta etxebizitzen konforta handitzeko.

Argindarraren faktura

2017/03/25

Hiru osagai nagusi ditu argindarraren fakturak: kontratatutako zerbitzuaren kostea, kontsumitutakoaren kostea eta zergak. Osagai bakoitza zehaztuta egoteaz gain, fakturak informazio gehiago ekartzen du normalean, adibidez, nola sortu den elektrizitatea edo zertan inbertituko den jasotako dirua.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia