Elhuyar zientziaren komunikazioa

Eboluzioa liburuak

Brontosaurus y la nalga del ministro

2008 - Stephen Jay Gould

Brontosaurus y la nalga del ministro

Goulden saiakera-bilduma bat da; idazleak istorio harrigarriak kontatzen dizkigu, zientziaren eta beste arloen arteko harremana gai gisa hartuta. Izenburuak, adibidez, erreferentzia egiten dio istorio harrigarri bati: Charles Darwin Espezieen Jatorria liburu ospetsua idazten hasi zen ministro bat ipurmasailean zauritzeari esker. Gouldek liburuan bildu zituenetako istorio bat da hori, baina beste ...

Deconstruyendo a Darwin

2002 - Javier Sampedro

Deconstruyendo a Darwin Duela 160 urte baino gehiago izan zuen Charles Darwinek mundua aldatu zuen ideia: espezieak aldatu egiten dira denborarekin. Eboluzioaren ideia azkar onartu zuten zientzialariek, eta, geroztik, asko aurreratu da esparru horren ikerketan. Javier Sampedro madrildarrak ikerketa horren nondik norakoak aztertu ditu liburu honetan, eta estilo bizi eta atseginez azaldu ditu, ...

The song of the dodo

1996 - David Quammen

The song of the dodo

Eboluzioan interesa duen edozeinentzat da interesgarria liburua. Datu deigarri batetik abiatzen da: uharteetan askoz espezie gehiago desagertzen da beste tokietan baino. Quammenek hainbat uharte eta artxipelagoren kasuak aztertzen ditu, eta saiatzen da lurraldearen azaleraren eta espezie-kopuruaren arteko erlazio bat bilatzen. Analisian, gizakiaren eskuak ere garrantzi handia du.

Los Cazadores de Dinosaurios

2002 - Deborah Cadbury

Los Cazadores de Dinosaurios

1818. urtean, Mary Anning britainiarrak iktiosauro baten hezurdura oso bat aurkitu zuen Ingalaterrako hegoaldean, Dorset hiritik gertu dauden itsas labarretan. Aurkikuntza horrek fosil erraldoien mundurako ateak zabaltzen lagundu zien paleontologoei. Hortik abiatuta, dinosauroen fosilen bilaketaren historia kontatzen du Cadburyk liburu honetan. Batez ere, Gideon Mantell eta Richard Owen paleontologoen arteko ...

La especie elegida

1998 - Juan Luis Arsuaga/Ignacio Martinez

La especie elegida

Atapuercako aztarnategietako bi ikertzailek giza eboluzioa aztertzen dute liburu honetan. Zergatik da gizakia primateen artean berezia? Galdera hori erantzuten saiatzen dira eboluzioaren ikuspuntutik. Horretarako, eboluzioa bera, hautespen naturala, primateak, klima eta beste hainbat gai tratatzen dituzte. Eta, batez ere, paleontologoen lanaren berri ematen dute dibulgazioak eskatzen duen estilo apropos batean. ...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia