Elhuyar zientziaren komunikazioa

Eboluzioa audioak

Sirenioen arbasoak

2018/05/21

Duela 42 milioi urte, manatien eta dudongoen arbaso bat bizi zen Europan. Haren fosilak aurkitu dituzte Castejón de Sobrarben, Huescan. Itsas ugaztunak uretara egokitzen ari ziren garaiko fosilak dira. EHUko Ainara Badiola paleontologoak ikertu ditu fosil horiek. Gurekin izan du haren lanaren berri ekartzeko.

Bigarren kromosoma

2018/05/07

Eboluzioan gure gertueneko espeziea da txinpantzea. Berak eta primate guztiek 24 kromosoma dituzte genoman, baina gizakiak 23 besterik ez ditu. Oso bitxia da kontua. Noiz galdu dugu kromosoma hori? Eta zergatik? 

Neandertalak eta gizaki modernoak eremu kantauriarrean

2018/05/02

Eremu kantauriarrean bizi izan ziren azken neandertalen eta lehen Homo sapiens-en garaia ikertu dute eta ondorio honetara iritsi dira: beste leku ...

Tiranosauroaren zientzia

2018/04/10

Denok dugu buruan tiranosauroen irudia, gehienok Parke Jurasikoa pelikulak lagunduta. Baina nolakoa zen benetan tiranosauroa? Pelikuletakoa bezalakoa? Zer dio zientziak dinosauro erraldoiari buruz? Ezusteko handiak eta zalantza asko dago tiranosauroen inguruan; azken batean fosil gutxi batzuetatik atera dugu informazioa.

Iberiar penintsulako Neolito ondorengo migrazioak

2018/03/20

Iberiar penintsulako historiaurreko 4.000 urteko tartean izandako migrazioak eta dieta aztertu dituzte, datu arkeologiko, genetikoak eta isotopikoak erabilita. Horri esker berretsi dute, besteak beste, penintsulara iritsi ziren Neolitoko lehen nekazarien ondorengo zuzenetarikoak direla gaurko euskaldunak.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia