Elhuyar zientziaren komunikazioa

Biokimika audioak

Minbiziaren mutazioen bila

2017/06/05

EHUko Asier Fullaondo genetistak eta bere taldeak ingeniari informatikari baten laguntza izan dute proteinak aztertzeko. Proteinetan, minbizia sor lezaketen mutazioak bilatu nahi dituzte, eta horretarako programa oso azkar bat garatu dute.

Tearen zaporea

2017/05/07

Txinako ikertzaile batzuek tearen landarearen genoma deskodetu dute, Camellia sinensis. Eta ikerketa horri esker badakigu te-zaporea flabonoide asko eta kafeina dituen nahaste batek sortzen duela.

Kannabinoideak neuronetan

2016/12/26

EHUko Izaskun Elezgarai biologoak kannabinoideak ikertzen ditu. Bere taldekoekin batera Nature aldizkarian argitaratu du nolako eragina duten kannabinoideek neuronetan, aurkitu baitute memorian eragiten dutela. Amnesia eragiten dute. Dena den, hori denok dugun mekanismo natural bat da, denok sintetizatzen baititugu kannabinoideak.

Onddoak eta neuronak parean

2016/10/17

Onddo mikroskopikoak eta neuronak antza dute, eta EHUko OIER ETXEBESTE biokimikaria aztertzen ari da zenbateraino erabil ditzakegun haiek hauen eredu bezala. Onddo mikroskopikoak, neuronak ulertzeko. Horri esker, Oierren lanaz jabetuko gara irratian.

Londres handia da

2016/07/05

Lotura estu bat dago Londres hiriaren hazkuntza eta molekula baten artean: zisteina aminoazidoa. Londres handia da Ingalaterrako ardiek ilea zisteina asko zutelako, eta artilearen industria Tamesis ibaian zuelako esportatzeko bide naturala. Molekula bat, hiri baten hazkuntzan.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia