Elhuyar zientziaren komunikazioa

Astrofisika audioak

Zulo beltz erraldoia galaxiaren erdigunean

2018/06/15

Miguel Querejeta astronomoak M51 galaxiaren erdian dagoen zulo beltz erraldoia ikertu du tesian. Horri buruz idatzi du artikulu bat, eta CAF-Elhuyar sari bat eskuratu du horrekin. Guk harekin luze hitz egin dugu zulo beltzei buruz, eta asko ikasi dugu, batez ere, Miguel dibulgatzaile ona dela.

Stephen Hawking hil da

2018/03/28

Stephen Hawking ikono bat zen; zientziaren ikonoa. Baina zein da haren ekarpen zientifikoa? Fisikarien hizkeretan esanda, singularitateak ikertzen zituen. Guretzat horrek esan nahi du teoria berriak garatu zituela, batez ere, zulo beltzen inguruan. Ekarpenik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, Hawkingen erradiazioa.

Agur, Stephen Hawking

2018/03/20

Stephen Hawking hil da. Zientziaren ikono bat da, baina zer egin zuen? Zergatik zen hain zientzialari ospetsua? Zergatik zen ona? Haren lanaz hitz egiteko aukera ez dugu galduko.

Lehen izarren seinalea

2018/03/07

Unibertsoaren hasierako hidrogenoaren seinalea detektatu dute MITeko eta Arizonako Unibertsitateko ikertzaileek. Big Bangetik 180 milioi urtera hidrogeno-atomoek utzitako seinalea da, eta erakutsi du garai hartarako sortzen hasiak zirela lehen izarrak, baita unibertsoa uste baino askoz hotzagoa zela ere.

Urruneneko zulo beltza

2017/12/14

Eguzkiak baino 800 milioi masa handiagoa duen quasar bat detektatu dute, Unibertsoak 690 milioi urte zituenean sortutakoa. Horren berri eman du Elhuyarreko Ana Galarragak, Euskadi Irratiko Mezularia saioan.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia