Elhuyar zientziaren komunikazioa

Anatomia/Fisiologia audioak

Kantari lirikoaren zientzia

2017/12/27

Leire Gomez kantari lirikoa da. Operako abesbatza batean abesten du. Eta, gainera, kantagintzaren fisika eta fisiologia ezagutzen ditu. Haren kantu zientifikoaz gozatu dugu. Haren zientzia musikalaz ere bai.

2017ko Nobel sariak

2017/10/09

Urtero bezala, urriaren hasieran Nobel saridunak iragarri dituzte, eta guk, urtero bezala zuentziako sarien laburpena egin dugu. Medikuntza edo fisiologiakoa, fisikakoa eta kimikakoa erritmo zirkadianoa, uhin grabitazionalak eta mikroskopio krioelektronikoa ikertu dutenei emango diete, hurrenez hurren.

Beldarrak ez dira minibehiak

2017/05/22

Beldarrak ez dira behiak bezalakoak. Hostojale amorratuak dira, behiak belarjale amorratuak diren bezala, baina beldarrek ez dute mikrobioen beharrik hesteetan hostoak digeritzeko. Eta hori harrigarria da animalia batean.

DNA ez da korapilatzen

2017/05/02

Brikolaje zelularra dirudi. DNAk badu modu bat zelulen nukleo txikian kate luzeak sartzeko, eta ordenatuta eta erabilgarri mantentzeko. Baina ez da sekretua guztiz ezagutzen. Hori bai; DNA ez da korapilatzen zelulen barruan.

Emakumeen ugalketa-aparatua kutxa batean

2017/04/12

Hilekoaren zikloa erreproduzitzen duen miniaturazko ugalketa-aparatu bat aurkeztu dute Northwestern Unibertsitateko ikertzaileek. EVATAR izena jarri diote, eta espero dute baliagarria izatea emakumeen ugalketa-aparatuarekin lotutako asaldurak eta gaitzak ikertzeko eta tratamenduak probatzeko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia