Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Ugalketa lagundua

2018/04/05 Elhuyar

Teknologia espezializatuak erabiliz ernalketa lortzea helburu duten prozedurei buruzko albisteak puri-purian daude azkenaldian. Euskaraz nola esan ohi zaio prozedura horri: ugalketa lagundua, lagundutako ugalketa edo laguntza bidezko ugalketa?

Iturrietara jotzen badugu, bi gomendio nagusi ditugu. Lehena, Euskalterm Terminologia Banku Publikoarena da, eta laguntza bidezko ugalketa terminoak [4] marka du, hau da, termino normalizatua edo gomendatua da hori (Bioetika Hiztegia, 2016;Ginekologia Hiztegia, 2015; Hiztegi terminologikoa, 2000).

Berriaren Estilo liburuak, aldiz, ugalketa lagundua erabiltzea gomendatzen du, lagundutako ugalketa* eta lagunduriko ugalketa* bazter utziz.

Erabilerari erreparatzen badiogu, biak ikusiko ditugu testuetan; hala ere, gure inguruko erdaretan egiten dutenaren bidetik (en: assisted reproduction, fr: reproduction assistée, es: reproducción asistida), ugalketa lagunduren alde egingo genuke, besteak beste, erosoagoa delako hainbat testuingurutan. Esaldi honetan, adibidez, ulerterrazagoa gertatuko zaio irakurleari honela: «Sexu berekoen ugalketa lagundua ez du kontuan hartu Frantziako Gobernuak» (Berria, 2012-11-28, Nora Arbelbide- Gurutze Izagirre), beste era honetan jarrita baino: «Sexu berekoen laguntza bidezko ugalketa ez du kontuan hartu Frantziako Gobernuak».

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia