Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Neandertal

2017/09/22 Elhuyar

Neanderthal izena Alemaniako Neander ibarreko aztarnategitik dator, han aurkitu baitziren lehenengoz neandertalak.

Thal hitzak alemanez “harana”, “ibarra” esan nahi du. Hortaz, Neanderthal hitzak “Neander ibarra” esan nahi du. Toponimoaren izena 1901ean aldatu zuten eta gaur egun, lehen Neanderthal zena, Neandertal da.

Hori horrela izanik, inguruko erdaretan bi grafiekin (Neanderthal/Neandertal) agertzen da. Alemanez eta gaztelaniaz Neandertalen alde egin dute; horixe daReal Academia Españolaren Diccionario Panhispánico de Dudas hiztegiak gomendatzen duena, hain zuzen ere.

Elhuyarren testuetan eta hiztegietan 2011z geroztik Neandertalgo gizaki (Neandertalgo maiuskulaz eta gizaki minuskulaz) eta neandertal (minuskulaz)erabiltzen ari gara; neandertal, txikiz, taldea izendatzeko erabiltzen da: garai hartako neandertalak ehiztari-biltzaileak ziren esaldian, esate baterako.

Hala ere, espeziearen latinezko izena Homo neanderthalensis ez da aldatzen, eta bere horretan idazten da: lehen izena maiuskulaz, bigarrena minuskulaz eta -thal- h eta guzti.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia