Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Mikroplastikoa

2018/01/25 Elhuyar

Zer da eta zer ez da mikroplastiko bat? Zer neurritatik behera da plastiko bat mikroplastiko?

Euskaraz «mikroplastiko» deritzoguna 1 eta 5 mm bitarteko plastikozko partikula bat izan ohi da. Mikroplastikoak bi multzotan sailkatzen dira. Multzo batean, gizakiak hainbat produktutarako berariaz sortutakoak daude; adibidez, kosmetika-produktuetarako, pixoihaletarako eta abarretarako eginak. Bestean, plastikozko produktu handiagoen degradazioaren ondorioz sortzen diren elementuak ditugu, gehienbat zakarretik eratorriak (bilgarrietatik, arropatik eta abarretatik). FAO (Food and Agriculture Organization of the United Nations) erakundearen arabera, mikroplastikoak ez ziren ia existitzen 1950ean; orain, berriz, 250 milioi tona baino gehiago sortzen dira urtean. Haiek ingurumenean izan dezaketen eragina aztertzen ari dira zenbait zientzialari. Itsasora geroz eta plastikozko hondakin gehiago heltzen da; beraz, itsasoan topatzen diren mikroplastikoen kopurua ere goraka doa, eta horrek berekin dakartzan arazoak areagotzen ari dira. Esaterako, itsasoko animalia askok eta askok oharkabean irensten dituzte mikroplastiko horiek, eta horrek izan ditzakeen ondorioak ikertzen dihardute. Arrisku nagusia kate trofikoan sartzea litzateke.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia