Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Ekonomia zirkular

2018/06/07 Elhuyar

Aurtengo CAF-Elhuyar sarien berri izan baduzu, jakingo duzu dibulgazio-artikulu orokorraren saria “Irtenbide zirkularra, mundua irensten ari den nonahiko zaborraren kontra” artikuluak jaso duela.

Artikuluari erreparatzen badiogu, ekonomia zirkular kontzeptuari buruz irakurtzeko aukera izango dugu. Baina zeri buruz ari gara?

Ekonomia hitzaren esanahia badakigu zein den, baina zirkular hitza gehitzen badiogu, baliteke gutako askok ez jakitea zer adierazi nahi duen. Kasu honetarako Diccionario de la Lengua Españolak hirugarren adieran ematen duen definizioa hartuko dugu: «Dicho de un proceso: Que parece no tener fin porque acaba en el punto en que empieza». Beraz, bukaerarik ez duen ekonomiaz ari gara?

Euskaltermeko ekonomia zirkular kontzeptuaren definizioa kontuan hartzen badugu («Erabilitako material berrien eta sortutako hondakinen kantitatea ahalik eta gehien murrizten duen estrategia. Baliabideen fluxu ekonomikoak eta ekologikoak ixtea du helburu nagusi»), badirudi horrela dela.

Ekonomia zirkularra azken urteotan jaio den ekonomia-eredu berri bat da. Ekonomia berri horrek aurretik zegoen ekonomia lineala ordeztu nahi du. Ekonomia lineala hiru kontzeptutan definitu daiteke: ekoitzi, kontsumitu eta bota.

Egun, berriz, ekonomia zirkularraren bidez, ekonomia lineala gelditu nahi da, eta ingurumenean eragiten ari den hondamendia saihestu. Ekonomia zirkularra bizi-zikloaren analisia izeneko prozesu jasangarri batean oinarritzen da, zeinak diseinua, lehengaiak, ekoizpena, prozesatzea, berrerabilpena, birprozesatzea eta birziklatzea barne hartzen dituen.

Azken finean, ekonomia zirkularrak ez du amaierako produktua baztertzen; alderantziz, baliabide bihurtzen du eta bizi-ziklo berri bat izango duen produktu berri bat lortzen du.

Beraz, planetaren osasuna hobetzeko, beharrezkoa da egungo ekonomia lineala ordezkatzea eta ekonomia zirkularra martxan jartzea.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia